Euskal Herriko mendi duatloi zirkuitua Euskal Herriko zazpi probintzietan zehar burutuko da eta edonork har dezake parte, bai kirolari herrikoiek eta bai federatuek.

  Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituan parte hartuko duten lasterketen zailtasuna eta gogortasuna, lasterketa horren antolatzaileek erabakiko dute. Probaren puntuaketa, bere gogortasunaren araberakoa izan daitekeen arren, proba arin batek gogorragoa den beste batek adina puntu banatuko ditu.

  Azken proba amaitzean, zirkuituko proba desberdinetan bildutako puntuak batzean, puntuaketa handiena lortu dituzten lasterkariak  Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituaren irabazleak izango dira. 2015-ko edizio hontan 3 deskarte egin daitezke. Bizkaiako probatan bat, Gipuzkoako probatan beste bat eta Araba-Nafarroa-Iparraldean ospatuko diren probatan beste bat.. Azken puntuaketan berdinketa emanez gero, lehenengo postu gehien lortu dituenak irabaziko luke. Hor ere berdinketa emango balitz, bigarren postu gehien dituenak eta horrela jarraituko genuke berdinketa hautsi arte.

Parte-hartzaileak, bai emakumezko bai gizonezkoak hiru kategoriatan banatuko dira.

Emakumeak:25 urte azpikoak (16 eta 25 urte artekoak), Eliteak (26 eta 35 urte artekoak) eta Master 35.

Gizonak: 25 urte azpikoak (16 eta 25 urte artekoak), Eliteak (26 eta 40 urte artekoak) eta Master 40.

Proba motzetan, 14 eta 15 urtekoek parte hartu ahal izango dute.

Adin txikikoek (14 eta 17 urte bitartekoek) proba batean parte hartu ahal izateko, gurasoen baimena izan beharko dute. Horretarako, proba egunean, eskura dagoen inprimakia beteta ekarri beharko dute.

 

 

Proba bakoitzeko puntuaketa horrela izango litzateke:

  

SAILKAPENA

PUNTUAK

 

27

29

1

100

 

28

28

2

90

 

29

27

3

81

 

30

26

4

73

 

31

25

5

66

 

32

24

6

60

 

33

23

7

55

 

34

22

8

51

 

35

21

9

48

 

36

20

10

46

 

37

19

11

45

 

38

18

12

44

 

39

17

13

43

 

40

16

14

42

 

41

15

15

41

 

42

14

16

40

 

43

13

17

39

 

44

12

18

38

 

45

11

19

37

 

46

10

20

36

 

47

9

21

35

 

48

8

22

34

 

49

7

23

33

 

50

6

24

32

 

51

5

25

31

 

...

...

26

30

 

200

5

 

IZEN-EMATEAK:

 

-         Proba guztietako izen-emateek berdin balioko dute.

 

Lasteketa LUZEA:     Aldez aurretik:         15 €

                                      Proba egunean:       20 €

        

         Lasterketa MOTZA:   Aldez aurretik:         12 €

                                      Proba egunean:       15 €

 

SARIAK:

 

PROBA BAKOITZAK:

 

         GIZONEZKOEK:        Lehenak: 120€ + garaikurra

                                      Bigarrenak: 80€ + oparia

                                      Hirugarrenak: 50€ + oparia

 

         EMAKUMEZKOEK:     Lehenak: 120€ + garaikurra

                                      Bigarrenak: 80€ + oparia

                                      Hirugarrenak: 50€ + oparia

 

Sari hauetaz gain, proba bakoitza beste sariren batzuk banatzeko libre da (herriko lehenari, kategori bakoitzeko irabazleei, zozketak,...)

 

ZIRKUITUAK:

 

GIZONEZKOEK:        Lehenak: Txapela + garailearen mailota + EH-ko selekzioaren deialdia

                            Bigarrenak: EH-ko selekzioaren deialdia

                            Hirugarrenak: EH-ko selekzioaren deialdia

                            Laugarrenak: EH-ko selekzioaren deialdia

 

EMAKUMEZKOEK:     Lehenak: Txapela + garailearen mailota + EH-ko selekzioaren deialdia

 

 

 

- Talde teknikoak erabakiko du EH-ko selekzioaren deialdia handitu ala ez.

- Kategoria guztietan, proba bakoitza amaitzean, bere kategorian lehena denak, hurrengo proban LIDER-aren mailota eraman beharko du.

- Zirkuituko azken proba amaitzean, bere kategorian lehena denak, Zirkuituko IRABAZLEA-ren mailota jantziko du.

- Proba guztiak amaitzen dituenak, FINISHER oroigarria jasoko du.