NOR GARA?

Kirol honekiko dugun zaletasunak batzen gaitu eta mendi duatloiak antolatzen aritu direnak, ari direnak eta antolatzaile izan nahi dutenak elkartu gara proiektu hau aurrera eramateko. Taldea, erakunde desberdinek osatzen dugu, herri elkarteak gehienak, inongo irabazi asmorik gabeak. Argi utzi nahi dugu, bestalde, ez dugula inolako loturarik inongo erakunde publiko edo pribaturekin, eta gure filosofiarekin bat datorren edonork ateak zabalik ditu gurekin lanean eta elkarlanean aritzeko.

I. Euskal Herriko mendi duatloi zirkuitua 2010-ko Urrian egindako bilera batetik sortu genuen. Gure helburua, Euskal Herrian dauden mendi duatloiak bat egin eta mendi duatloi zirkuitu bat osatzea zen. Horrela, kirol honi bultzada haundi bat emanez, kirolari herrikoia diziplina hau praktikatzera animatu nahi genuen.

Gure beste asmo nagusietako bat, antolatzaileei gauzak erraztea zen. Horrela, gaur egun, aseguruak, web orria , kontu korrontea, boxeak, etab. luze bat amankomunean ditugu. Guzti hau aurrera ateratzeko kirol talde bat osatu beharrean aurkitu ginen, Lokatzetan Kirol Taldea, lehen aipatutako gauza amankomunak lotzeko IFZ-a behar bait genuen. Egoitza soziala Ibarran dugu eta elkarteko bazkideak proba desberdinetako arduradunak izango dira.