Kirolari herrikoiak beharrezkoak dira- Mendi duatloia bultzatzea: Hauxe da helburu lehena eta garrantzitsuena, izan ere, zirkuitu honekin bultzada handi bat eman nahi diogu kirol honi. Uste dugu lehen egiten ziren proba batzuei beste berri batzuk erantsita, zirkuituak halako gorputz bat hartzen duela, gai izango dena parte hartu nahi dutenei aukera zabala emateko eta kirol hau han eta hemen ezagutarazteko. Bestalde, probaz haratago, ez dugu ahaztu behar leku askotan, herri inguruetan, ibilbideak antolatu direla oinez zein bizikletaz ibiltzeko eta lekuan lekuko inguru naturalak ezagutu eta haietaz gozatzeko, eta kirol hau horretarako guztiz aproposa da.


- Kirolari herrikoiei ate bat zabaltzea: Kirolari herrikoiak ez dira animatzen proba ofizialetan parte hartzera eta uste dugu zirkuitu honek aukera bat zabaltzen diela kirola egin beste asmorik ez duten horiei ere. Izan ere, lehiaz gain, bada jendea kirola modu osagarrian eta osasuntsuan praktikatzen duena, baina horrelako proba batek eskaintzen dituen antolaketa eta bermeaz ere gozatu nahi duena.

                                                                                                                                         

Herriko jendea beti laguntzeko prest

- Naturarekiko lotura eta errespetua: Asfaltotik nolabait urrunduta, zirkuitu honek aukera aparta ematen du naturarekin erabat lotuta dauden ibilbideetan barrena ibiltzeko. Ibilbideak prestatzean, ingurumen-irizpideak kontuan izan ditugu eta naturan ahalik eta eragin gutxien izan dezan ahaleginduko gara, probak egitean zein probaren ondoren.




- Elkarlana:
Zirkuitu honek aukera eman digu hainbat herritako elkarte batzuk bat egin, elkarren berri izan eta lankidetzan aritzeko. Hala, hainbat baliabide partekatu egingo ditugu: azpiegitura, asegurua, materiala, web gunea... Elkarlan hori ikus daiteke, era berean, lekuan lekuko proba antolatzeko talde bakoitzak bere inguruan, herriko beste elkarteekin batera, eratu den sarean.

Gaztetxoak oso gustora aritzen dira



- Sustapena edo promozioa:
Zaletasun bila, izan ere, gure asmoa eta helburua da kirol hau ume eta gaztetxoen artean zabaltzea eta proba nagusiak diren egunetan, pobratxo bat antolatuko dugu haientzat, kirol honekin eta honetaz gozatu dezaten.

 

- Herri eta auzo txikietara iristea: zirkuituko proba gehienak biztanle gutxiko lekuetan izango dira. Horrela, herri eta auzo hauei bizia emango diegu egun batez behintzat.

amasa  arriaran  zilbeti  zubieta