EUSKAL HERRIKO MENDIDUATLOI ZIRKUITUA

 

1   ARAUDI OROKORRA

1.1 Azalpena:

Mendi duatloia, bi diziplina uztartzen dituen kirol bat da, mendi lasterketa eta mendi bizikleta. Berezko ordena korrika-btt-korrika izan arren, aurretik aipatutako bi diziplinak uztartzen dituen bitartean, antolatzaileak hurrenkera aldatu dezake.

1.2  Ibilbidea:

1.2.1      Distantziak 6km korrika 20k bizikletan eta 3km korrika inguru izan beharko du eta ibilbideak, ahal den heinean, mendian zehar izan beharko du.

1.2.2      Kirolariak ibilbidea bere osotasunean egin beharko du.

1.2.3      Ibilbidea markatuta egon arren, parte hartzaileak bidea ezagutu behar du (trakak webgunean zintzilikaturik egongo dira). Momentu guztian bidegurutzetan dauden antolakuntzako kideei egin beharko zaie kasu. Ibilbidean azken orduko aldaketaren bat egongo balitz, antolatzaileek proba hasi baino lehen jakinaraziko dute.

 

1.3 Parte hartzaileak:

1.3.1      Bakarkako probak: Proba hauetan 16 urtetik gorako edonork hartu dezake parte, gizon nahiz emakume. Sailkapenetan 3 maila bereizten ditugu.

  • Sub25: 25urtetik beherakoentzat, 25 urte barne.
  • Elite: 26 eta 40 urte bitartekoak gizonekoentzat eta 26 eta 35 urte bitartekoak emakumezkoentzat.
  • Master 40/35: 40 urtetik gorakoentzat gizonak eta 35 urtetik gora emakumezkoentzat.

 

1.3.2   Bikoteak/erreleboak: bikoteak sexu berekoak ala mistoak izan daitezke. Bikotekideak ezingo dira aldatu eta bietako batek proba batetara joaterik ezingo ez balu, bigarren kideak proba osorik egin beharko luke (gehienez 2 probatan) bestela proba horretan 0 puntu izango lituzkete.

 

1.4 Sailkapenak:

1.4.1    Bakarkakoak: Parte hartzaileek, probako eta zirkuituko sailkapenerako lehiatzen dute. Proba bakoitzak bere sailkapena izango du helmugara heltzen diren hurrenkeran eta ez dira mailak berezituko. Honetaz gain, zirkuituko sailkapenerako puntuatuko dute eta proba bakoitzean ateratako puntuak batuta, denboraldi amaieran puntu gehien dituena izango da zirkuituko garailea. Mailaka ere sailkapen bat izango da. Denboraldi hasieran, lortutako puntuaketa txikienak baztertu daitezken edo ez eta zenbat erabakiko da.

Probako puntuaketa:


1.4.2    Bikoteak/erreleboak: Proba bakoitzak bere sailkapena izango du helmugara heltzen diren hurrenkeran eta ez dira sexu bereko edo mistoak berezituko. Zirkuituko sailkapenari begira, bikote irabazleak 10 puntu jasoko lituzke, bigarrenak 9,… eta hamargarrenetik aurrera, guztiek puntu 1. Lehenengo bikote mistoak 3 puntu gehigarri jasoko lituzke, bigarrenak 2 eta hirugarrenak 1.

1.4.3    Taldeka: Proba bakoitzak bere sailkapena izango du helmugara heltzen diren lehen hiru taldekideen denborak batuz eta ez dira sexuz berezituko. Zirkuituko sailkapenari begira, talde irabazleak 10 puntu jasoko lituzke, bigarrenak 9,… eta hamargarrenetik aurrera, guztiek puntu

1. Taldeak duen neskak emakumezkoen sailkapenean lehenengo postua lortuko balu, taldeak 3 puntu gehigarri jasoko lituzke, bigarrena izango balitz 2 eta hirugarren edo atzerago geratuko balitz puntu 1.

 

2 PARTEHATZAILEENTZAKO ARAUDIA

 

2.1   Erantzukizun orokorra:

2.1.1      Parte hartzailearen erantzukizuna da egoera fisiko onean egotea, osasun fisiko gutxiengo bat izatea eta probari aurre egin ahal izateko prestaketa egoki bat izatea

2.1.2      Parte hartzailearen erantzukizuna da material egokia eta egoera onean izatea proba egin ahal izateko

2.1.3      Parte hartzaileak arau hauek ezagutu eta errespetatzeko beharra dauka, baita zirkulazioko arauak errespetatzea, ala nola, proba bakoitzean egongo diren arduradun bakoitzaren instrukzioak. Honetaz gain ibilbidea jakin beharra dauka. Horretarako, proba baino 24h lehenago ibilbideak markatuta egon beharko du.

2.1.4      Parte hartzaileak federazioaren lizentziarik eduki beharrik ez du. Proba hauetan, parte hartzailea proba bakoitzeko aseguratzen denez, edonork parte hartu dezake, federatu nahiz ez federatu.

 

2.2 Dortsalak eta janzteko arauak

2.2.1      Parte hartzaileak, antolatzaileak emandako dortsala, inongo moldaketarik gabe, era egokian erabiltzeko beharra dauka.

2.2.2      Parte hartzaileak ezin izango dute gorputz-enborrean arroparik gabe parte hartu, eta beheko zatiak era egokian estalia egon beharko du.

 

2.3  Parte hartzaileen jokabideak

2.3.1      Lasterketatik erretiratzen den lasterkariak, dortsala kendu eta antolakuntzari adierazteko beharra dauka.

2.3.2      Parte hartzaileak beti ingurugiroa errespetatzeko beharra dauka, bertara ezer bota gabe, lasterketa den tokiko txukuntasuna errespetatuz.

 

2.4 Laguntzak

2.4.1      Parte hartzaileak ezin du, lasterketaz kanpoko baten laguntzarik jaso zirkuituan zehar, eta laguntza jasotzekotan, araudi honek zehazten dituen kasuetan soilik. Arau hau ez betetzeak, parte hartzailearen deskalifikazioa dakar.

2.4.2      Lasterketa barruan, parte hartzaileak soilik bere taldekide baten laguntza jaso dezake. Laguntza mekanikoa izango da eta gehienez gurpila utzi ahal izango dio, bizikleta osoa inolaz ere ez.

2.4.3      Parte hartzaileak ezin izango dira lagunduak izan, auto, bizikleta, moto edo oinezkoen aldetik.

2.4.4      Parte hartzaileak laguntza jasotzekotan, egoki adierazita dauden tokietan bakarrik izan beharko du, antolatzaileak ala erabakiz gero.

2.4.5      Antolatzaileek baimendutako pertsona edota ibilgailuek, ezin izango diete parte hartzaileei laguntzarik eman, ez eta informazio edo instrukziorik.

 

2.5 Dopina

2.5.1      Guztiz debekatuta dago dopina, eta esfortzu fisikoa hobetzen duten edozein produktu hartzea.

2.5.2      Edozein diziplinatan dopinagatik zigorra indarrean duenak ezingo du zirkuituko probatan parte hartu. Dopin aurrekariak dituenari, nahiz eta zigorra indarrean ez egon, antolakuntzak, onartze eskubideaz baliatuz, proban parte hartzeko eskubidea kendu diezaioke.

2.5.3      Denboraldian zehar “positibo” emango balu, ordu-arte irabazitako sariak bueltatu beharko lituzke.

 3  GAINBEGIRATUA ETA KONTROLA

 

3.1  Pertsonala

3.1.1      Antolatzaileak larrialdietarako anbulantzia bere dotazio eta beharginekin jarri beharra dauka lasterketa gainbegiratzeko eta lasterketan zehar gertatzen diren ezbeharrei aurre egin ahal izateko.

3.1.2      Lasterketa bakoitzean delegatu tekniko bat egongo da, legeak errespetatzen direla ziurtatzen duena, eta txosten honetan ez dauden legeen aurrean nola jokatu erabakiko duena.

3.2  Kronometraia

3.2.1      Lasterketaren denbora, irteera ematen denetik, helmuga gurutzatu arteko denbora osoa izango da. Lasterketan zehar dauden trantsizioak denboraren barruan sartzen dira.

3.2.2      Parte hartzailea kronometratze alfonbra gainetik pasa beharko da bere denborak zuzen hartu ahal izateko. Horrela egingo ez balu, eta egindakoaren larritasunaren arabera, delegatu teknikoak zigortzeko erabakia hartu dezake.

3.3 Epaile eta ofizialak:

Proba guztian zehar, antolatzaileek jarritako ofizial eta laguntzaileak egongo dira, baldintza guztiak egoki betetzen ari direla eta parte hartzaile guztiak legeak errespetatzen ari direla ziurtatuko dutenak. Lege hausterik balego, delegatu teknikoari abisua pasa eta honek hartu beharreko erabakiak hartu, eta santzioak aplikatuko lituzke.

 

3.4 Santzioak

3.4.1      Araudi honetan dauden legeak ez betetzeak santzioa ekarriko du, abisua, eliminatzea edo deskalifikazioa. Lasterketa bakoitzean delegatu teknikoa izango da santzioak jartzeko eskubidea duen bakarra.

3.4.2       Abisua, lege hauste txikientzako erabiliko da, gehienbat lege hauste nahigabekoa izaten denean, beste parte hartzaileentzako ez bada arriskutsua, eta abisuaren ondoren akatsa zuzentzerik badago.

3.4.3       Arau haustea larriagoa bada, eliminazio edo deskalifikaziora joko da. Parte hartzaile bat deskalifikatua bada, proban jarraitzeko eta proba amaitzeko eskubidea du, eta probaren ondoren alegazioren jarri nahi izanez gero delegatu teknikoarengana jo beharko du. Deskalifikazioa, lege haustea apropos egindako bada aplikatuko da, momentu arriskutsua sortu bada, abisuari ez bazaio kasurik egin, ezin bada egoera konpondu edo azken emaitza ezin bada berdindu.

 

4 TRANTSIZIO GUNEAK (BOX-ak)

 

4.1  Diseinua: Trantsizio guneak, garbiak, lur egonkor batean eta bere inguruak ondo definitua egon beharko du, eta parte hartzaile batek beste batekiko abantailarik ez ateratzeko pentsatua egon beharko du. Trantsizio guneak orden numeriko logiko batez sailkatua egongo da, posizio bakoitza argi markatuta egongo delarik.

4.2  Sarrera: Boxeetara sartzeko baimena, antolatzaile eta parte hartzaileek bakarrik izango dute. Ala eskatu ezkero, parte hartzaileak bere burua identifikatu beharko du, dortsal edo DNI/NAN bidez.

4.3  Materialaren kontrola: Antolatzaileek materialaren kontrola egingo dute eta parte hartzaile guztia, kontrol hori pasatzeko obligazioa dute. Orokorrean kaskoa eta balaztak kontrolatuko dira.

4.4  Boxeen erabilera

4.4.1 Parte hartzaile bakoitzak bere numeroaz definitua dagoen tokia erabili dezake bere materiala uzteko

4.4.2 Boxeetan debekatua dago bizikletaz ibiltzea

4.4.3 Soporteen azpitik pasatzea edo beste parte hartzaileen eremu gainetik pasatzea debekatua dago

4.4.4 Antolakuntzak esan arte ezingo da boxeetan dagoen materiala jaso.